XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIGEL INDURAIN EZKONDU

Larunbatean ezkondu da gure Nafartar txirrindulari famatua.

Iruñeko Oblaten elizan bere biziko kontratu goxoen eta luzeena sinatu du Mikel haundiak (25 urte) Gipuzkoako Marixa Perez Goikoetxea Lazkaotar gaztearekin (24 urte).

Berrehun eta berrogoita hamar gonbidatu bakarrik sartzerat utzi dituzte elizan, erdaraz gehiena bainan azkena euskaraz egin den elizkizunerat.

Berrogoi bat komunika bideetako berriketari hor zauden kanpoan horien zain, zazpi telebixtalari gainerat, Europa eta Ertamerikatik etorriak.

Bi asterentzat airatu dira astelehenean Miami eta Ipar Amerika eskualdeak bisitatzeko.

Zorionak urte luzetarako, Mikel eta Marixa.

Indurain ezkondu da Marisa Lopez de Goikoetxea gipuzkoarrarekin. Arg. Egunkaria.